Bidarteko Andre Mariaren elizan badira euskarazko idazkunak dituzten bi hilobi zahar bederen. Bat dagoeneko agertu da Euskargazkin (ikusi). Bestea, hauxe. Apezaren hilobia. Baliteke, halere, pertsona batena baino, etxe batena izatea; Apezarena edo Apezetxea. Lauza elizaren atarian dago, eta hala dio:

APEÇA D[A] / HEMEN
Apeza da hemen.

Izan aditza (da) balio estatiboarekin ageri zaigu (= dago). Aipagarri, bestalde, egun galzorian dagoen hasperena ageri dela oraindik (hemen).