Zuberoa

Karrikiri etxeko ataburua

karrikiri

ataburu
Colasen irudia

Altzabehetiko Karrikiri etxeko XVIII. mendeko ataburu baten argazkia da hau. Tamalez landareek estalia dago tarteka, baina behekaldean inskripzio harrigarri hau irakur daiteke, nahiz eta argazkian ikusi ez: 1765cerisoago (1765 zeri so hago?)


Santa Graziren irudia

grabatua_01

Altzabehetiko elizan gordetzen da XII. mendeko grabatu hau eta J. Cazenaveren ustez, Santa Grazi dateke, pastoral bat antzezten. Irudi honetan oinarritzen du besteak beste apaiz euskaltzaleak Zuberoako pastoralen aitzinatasunaz duen teoria, beste batzuen usteen kontra.

 


Irigarai etxea

goizian
Altzaiko etxe honetan (Irigarai etxea) gertatu omen zen Goizian goizik jeiki nündüzün… dioen XVII. mendeko erromantze herrikoi ezagunak kontatzen duen istorioa Egün bereko alarguntsa izenaz ere ezagutzen da.

Mirandek idatzitako testua, erromatzean oinarrituz


Matalasen sortetxea

1161518177-img.gal4788
Mithikile herriaren erdi-erdian dagoen etxe honetan sortu zen XVII. mendean Bernard Goihenetxe “Matalas” apaiz iraultzailea. Etxeak larrain modukoa du aurrekaldean, beraz eraikina ikusteko bertan sartu beharra dago.

Etxahun Iruriren sortetxea

4_11
Etxe hau (Etxahunia) Iruri zeharkatzen duen errepidean bertan dago, eta gaur egun Allande Bordazaharre, Etxahunen seme eta herriko alkate dena bizi da bertan.

Etxahun Iruri


Joseph Agustin Chahoren sortetxea

7_04

Atharratzen dago, errepidean berean. Gaur egun hotel bat dago bertan.

Josepe Agosti Xaho

1 Comment more...

  • Kategoriak

  • Copyright © 1996-2010 Euskargazki. All rights reserved.
    iDream theme by Templates Next | Powered by WordPress
    Tresna-barrara saltatu