XVII. mendea

Ibarrungo errotako ataburua

Ibarrun errota ataburua

Lapurdiko herrietan franko dira erreka bazterretan eraikitako errotak, maiz etxebizitza bilakaturik egun. Senperen ere badira zenbait, ezagunena eliza ondoan dagoen Plazako Errota, segur aski.

Baina oraingoan Senpereko Ibarrun auzoko errotari erreparatuko diogu. Izan ere, orain etxebizitza pribatu den errota hori 1652an eraiki zen auzolanean. Hala azaltzen du errotaren harrizko ataburuan zizelkaturik kausi daitekeen idazkiak.

Ibarrun errota 2

Ohikoa da zonaldeko arkitekturan ataburuetan eglearen izena eta urtea agertzea, baina ez da horren ohikoa testu hori euskaraz ikustea, nahiz eta urte batzuk lehenago gertuko Saran Axularrek Gero idazlan mardula egin izanak jendea euskaraz mintzo zela eta batzuk irakurtzeko ere gai zirela erakusten duen.

Ataburuak honakoa dio:

HAV·DA·ERROTA SEN / PERECO·HERRIAC ERA / GVINARACIA 1652

Euskararen aldetik ezer gutxi dago aipagarri: Grafian harrigarri gerta dakiguke herskari aurretik <n> idatzi izana <np> bilkura berezi eta grafikoki berria eratuz. Fonetikari so, egun egiten den euskararekin alderatuz, hasperenaren indarra salatzen duten <h>ak ditugu. Gainera, eragin arazi forma pleonastikoa dago, –ra– eta arazi faktitiboak batera dakartzana. Garaiko autore lapurtarrek bi forma arazleak dituzte, baina gutxitan biak batera. Dena dela, baliteke ordurako eragin aditzaren –ra– faktitiboa emankorra ez izatea, izan ere eragin arazi hori bera Etxeberri Ziburukoak, Gazteluzarrek edo Aranbillagak badute, baina ez dute pleonasmorik agertzen beste aditzekin.

ibarrun errota 1

Errota aurkitzeko Ibarrungo plazatik, frontoitik abiatuko gara. Frontoiari eta errepide nagusiari bizkarra emanda, aurrera egingo dugu eta plzan bertan Igel eta Frontoi karrika elkartzen diren puntuan izanen gara (arbol bat dago bidegurutzea  n). Ezkerretara Igel karrikatik aurrera eginen dugu eta 250 bat metrotara eskuin aldean, ikusiko dugu etxearen ataka, paretan margotutako frontoi arrosa txikia eta etxea bera.

Mila esker, Idoia, pazientzia handiko bidaide.


Iruriko jauregia

treville

Iruriko zeharkaletik abiatu, eta elizaren pare parean aurkituko dugu jauregia (pribatua da). Jauregi honetako jauna oso boteretsua izan zen XVII. mendearen bigarren erdian. Dumasen Hiru Mosketeroak obran aipatua izan zen, Tartasek bere bigarren liburua eskaini zion eta gainera, Matalazen etsai handiena izan zen.

Iruriko Kondea: Arnaud-Jean Peyré

 

 


Matalasen sortetxea

1161518177-img.gal4788
Mithikile herriaren erdi-erdian dagoen etxe honetan sortu zen XVII. mendean Bernard Goihenetxe “Matalas” apaiz iraultzailea. Etxeak larrain modukoa du aurrekaldean, beraz eraikina ikusteko bertan sartu beharra dago.

  • Kategoriak

  • Copyright © 1996-2010 Euskargazki. All rights reserved.
    iDream theme by Templates Next | Powered by WordPress
    Tresna-barrara saltatu