Roland Barthes (Cherbourg, 1915eko azaroaren 12a – Paris 1980ko martxoaren 26a) semiologilari eta literatur kritikari ezaguna Ahurtiko etxe honetan bizi izan zen. Etxea aurkitzea ez da zaila: eliza aurrez aurre dugula, eskuin aldetik joko dugu Kale hori hartu bezain laster ezkerraldetik aldapa bat jeisten dela ikusiko dugu. Aldapa hori (Allée du Campas da aldaparen izena) jeitsi eta ezker aldeko lehen etxea da.
Roland Barthes
Roland Barthesen hilobia
Roland Barthes (Cherbourg, 1915eko azaroaren 12a – Paris 1980ko martxoaren 26a) mundu mailan ezaguna da estrukturalismoaren barnean literatur kritikarako egindako proposamenengatik. Semiologiaren ildotik, testu baten interpretazio zuzen bakarra egilearena ez dela defendatu zuen. Gaztetan Euskal Herrian ibili zen eta Ahurtin erretirorako etxe bat erosia zuen: herrian bertan izan zen lurperatua.
Tunba herriko hilerrian dago, elizari bizkarra emanez sartu eta ezkerraldean. Oso hobi sotila du eta beran jartzen duena irakurgaitz xamarra da: Roland barthes 1915-1980. Amarekin batera dago lurperatua.
Loturak: