OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Elkanoko etxe honetan sortu zen 1748ko irailaren 17an Joaquín Lizarraga, eta 1835ko urtarrilaren 20an zendu. Bizitza osoan bere herriko apaiz izandako hau da XVIII. mendean Nafarroak izandako euskal idazle bakarra. Bere testuen balioa ez da literarioa, baizik eta dialektologiko eta soziolinguistikoa, egun galdua den Elkanoko eta Iruñea inguruko euskararen berri ematen digulako.

Etxea aurkitzea erraza da. Migelena du izena eta Lizarragaren hilobia gordetzen duen herriko elizaren plazan berean dago, hain zuzen ere Errosario karrikaren 12. zenbakian (kasu, hau bezalako herri txikietan kale guztiek izan berbera baitute: Errosario). 1960ko hamarkada arte Lizarragaren ondorengoak bizi izan ziren bertan, gero abandonaturik egon zen. Egun berriz ere bere dotoretasunaz goza dezakegu, berritua baitago. Ataburuan kaliz bat, gurutze bat eta 1603ko urtea daude zizelkaturik.

Joakin Lizarraga

OLYMPUS DIGITAL CAMERA