Iruñeko San Jose hilerrian dago, Biritxitun. Familia aristokratikoa da arantzaditarrena eta sona handiko jendea datza bertan (ikusi hemen leinuko kideen berri), horietako batzuk ideologia abertzaleko politikari izandakoak. Bertan dautza, besteak beste, Iñigo Arantzadi markes, akademiko eta ikerlaria, Koldo Chamorro argazkilaria, Juana Irujo ikurriñaren aurrekari izandako bandera (aranatarrek Café Iruñan diseinatutakoa) josi zuena, edo haren seme Manuel Arantzadi politikari eta argitaratzailea, Eusko Ikaskuntzaren sortzailea.

Estanislao Arantzadi, Javier Ziga pintorearen eskutik

Guri Juanaren senar eta Manuelen aita Estanislao Arantzadi Izkue (Lizarra,  1841/05/07-Oñati, 1918/09/16) aipatzea interesatzen zaigu, euskararen alorrean egindako lanagatik. Asociación Euskara de Navarraren sortzaile izan zen eta  zuzendari ere bai 1878an. Euskara berpizteko euskaldunen batzar bat egitea ere proposatu zuen, zaharrak eta gazteak bilduko zituena, baita euskara hezkuntzan sartzea ere. 1901ean ortografia finkatzeko Eskualtzaleen Biltzarrak deitu Hendaiako biltzarrean ere izan zen. Oñatin hil zen, Eusko Ikaskuntzaren sorreraren biltzarrera joan zenean.

Bertan datza Jesus Arantzadi Irujo ere (Iruñea, 1888(01/15-Iruñea, 1940/03/08). Iruñeko Maisu Eskolan Diputazioak sortutako euskara katedra lortu zuen 1922an.

Ez dut mapan hilobia kokatzerik izan.

Gehiago jakiteko: