herausco

Atharratzetik abiatzen da Madalena mendian dagoen kaperararanzko bidea. Kapera horretan erromatar garaiko harri hau dago, honako epigrafea dakarrena: FANO / HERAVS / CORRITSE / HE.SACRM / G.VAL.VAL / ERIANVS (Fano Heraucorritse hoc erigit sacrum Gaius Valerius Valerianus=Caius Valerius Valerianusek aldare sakratu hau eraiki zuen Herauscorritseren tenplurako). Ziur aski gaur egungo kapera kristauaren leku berean egonen zen Jainko pagano honi eskainitako tenplua. Harria ermitaren barruan dago eta sarrera nagusia itxita egon ohi bada ere, alboko sarreratxoa irekirik egoten da. Harria sartua eta aurreko paretan topatuko duzue, aldareari begiratu eta ezkerraldean. Bide batez, Madalena menditik Xiberoko bailara osoa izugarri ongi ikusten da.

Armiarma.com en agertzen dena.