Iruriko hilerrian, hots, elizaren ondoan dago lurperatua Etxahun Iruri (Iruri 1908-1979). Xiberoko kultura atxikitzeko lan handia egin zuen kantugile, pastoralgile, txirulari eta euskaltzain urgazle honek. Bereak da besteak beste Euskal Herri osoan ezagun den Agur Xiberoa kantua.
Etxahun Iruri
Etxahun Iruriren sortetxea
Etxe hau (Etxahunia) Iruri zeharkatzen duen errepidean bertan dago, eta gaur egun Allande Bordazaharre, Etxahunen seme eta herriko alkate dena bizi da bertan.