Bizkaia

Astarloa anaien sortetxea (zena)

astarloaplaz

Durangoko Zeharkalearen eta Artekalearen izkinean dagoen plazan, Udaletxearen parean, egon zen Pedro Jose Patrizio Astarloa Agirre (Durango, 1751-Bilbo 1821) eta Pablo Pedro Astarloa Agirre (Durango, 1952/06/29-Madril, 1806/06/02) idazle eta euskalariaren sortetxea. Eraikina Durangoko Bonbardaketan izan zen eraitsia (1937).

Familia onekoak, Pedro Josek Urteco Domeca gustijetaraco verbaldi icasbidecuac, ceinzubetan azalduten dan Erromaco Catecismua liburu ezaguna idatzi zuen.

Baina dudarik gabe, anaia Pablo Pedro apologilaria da ezagunena euskararen alorrean. Humboldt-en aholkulari izan zen eta euskararen aitzinatasun eta perfekzioaren defentsari ekin zion, liskar eta eztabaidetan sartzeari utzi gabe. Emandako argudioak gaur egungo ikuspegitik urrun geratzen zaizkigu, baina eragin handikoak izan ziren ondorengo euskararen defentsan. Euskararen gramatikan aurrerapen nabarmenak egin zituen aditz eta izen flexioaren alorretan batez ere.

astarloaoroi

2002 urtean oroigarri bat ezarri zen etxea zegoen tokian: “Fray Pedro Astarloa (1751-1821) eta Pablo Pedro Astarloa (1752-1806) anaia euskaltzaleen gomutaz, euren jaiotetxea egoen tokian. 2001/XII/6. 36. Euskal Liburu eta Disko Azoka”

Informazio gehiago:


Ebaristo Bustintza “Kirikiño” idazlearen sortetxea

kirikiñosort

Ebaristo Bustintza Lasuen “Kirikiño (Mañaria 1866/10/26-1939/1/31) idazlea Etxanoa izeneko Mañariako etxe honetan sortu zen.

Hari buruz gehiago jakiteko:

Euskargazki: Ebaristo Bustintza “Kirikiño” eta Errose Bustintza “Mañariko” idazleen bizilekua

kirikiñoroih

Etxea Mañariako kale nagusian dago, Urkiolatik jeisten ezker aldean, bere bizitoki izandako Zumelaga etxearen metro eskas batzuetara. Oroigarriak zera dio: “Bustintza’tar Ebaista (“Kirikiño”) “Etxanoa” etxion 1866-10-26’gn. jayo zan. E[uzko]. G[gaztedi]’k 1931-2-1’an.” Oroigarriak hori esan arren, nabarmena da etxea berria dela, hots, egiazko sortetxearen gainean eraikia. Nonbait oroigarria eta etxearen izena atxikiko zuten.

Informazio gehiago:


Ebaristo Bustintza “Kirikiño” eta Errose Bustintza “Mañariko” idazleen bizilekua

OLYMPUS DIGITAL CAMERA
Ebaristo Bustintza Lasuen “Kirikiño (Mañaria 1866/10/26-1939/1/31) idazlea Etxanoa izeneko Mañariako etxean sortu zen eta zazpi urteetatik eta hil arte Zumelaga izeneko etxe honetan bizi izan zen.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA
Bustintzatar Ebaista (“Kirikiño”) “Zumelaga” etxion 1929-1-31’gn. il zan. Euzkera-bidez aberrijaren aldez zintzoro iñardun ebalako Bilbao’ko Euzko-Gastedija’k, Euzkeltzale-Bazkuna’k, bere euzkel-ikasliak, adizkidiak eta euzkel-idazliak gomutakun au dopaltsoe. 1931-2-1’an.

Azkuek utzitako euskararen katedra izan zuen Bizkaiko diputazioan eta lekeitiarraren itzalpean aritu zen luzaz, idazle eta kazetari moduan. Bere lumak euskaltzaletasunaren alde egin zuen beti eta joera garbizaleegien kontra azaldu zen, baita Euskaltzaindiarekin ere zenbaitetan, Azkuerengandik zertxobait urrunduz baina harremana galdu gabe. Euskararen irakaskuntzan ere ibili zen.

Etxea, Urkiola jeitsi eta Mañarian sartu bezain laster ezkerretara dugu, errepide nagusian.

Kirkiñoren iloba zen Errose Bustintza “Mañariko” (1899-1953) idazlea ere etxe honetakoa da eta oroigarria badu.

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Errose Bustintza “Mañariko” euskal idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Mañariko udalak eta Euskaltzaindiak 1899-1999

Ebaristo Bustintza Lasuen “Kirikiño” BIDEGILEAK (PDF)

Errose Bustintza “Mañariko” BIDEGILEAK (PDF)


Euskaltzaindiaren egoitza zaharra

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Aurreko batean euskaltzaindiaren egoitza nagusia aipatu bagenuen, oraingoan egoitza zaharra dakart. Bilboko Erribera kaleko 6.ean zegoen. Eraikina egun oso egoera txarrean dago, argazkian ikus daitekeenez.

Euskaltzaindia


Euskaltzaindiaren egoitza nagusia

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Bilboko Plaza Barrian dago, 15.ean, leku pribilegiatu batean. Bertan dago Azkue biblioteka ere. 1985 aldera estrenatu zuen Euskaltzaindiak egoitza hau, Arbieto kalean zegoen behin behinekoa eta akademiaren lehen egoitza izan zen Erribera kalekoa utziz.

Euskaltzaindia


Blas de Oteroren sortetxea

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Poeta Bilboko Hurtado Ametzaga kaleko 28. zenbakian jaio zen 1916ko martxoaren 15ean. Bere obra gaztelaniaz idatzi bazuen ere, azken garaietan, poesia existentzialaren eta batez ere sozialaren garaian, eragin handia izan zuen euskal gizartean, esate baterako, Arestirengan.

Blas de Otero

OLYMPUS DIGITAL CAMERA


Sabin etxea

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Bilboko Ibáñez de Bilbao kaleko 16.ean dago, Albiako lorategien parean hain zuzen. Gaur egungo Sabin etxea dagoen tokian zegoen Sabino Aranaren sortetxea, bere aitak 1857an eraikia. Frankistek suntsitu zuten, eta jeltzaleek gaur egungo eraikina altxatu zuten 90. hamarkadaren hasieran.

Sabino Arana bere ekintza politikoengatik ezaguna bada ere, guri atal linguistikoa interesatzen zaigu, nahiz eta ideologo honengan biak bereiztea sobera erraza ez den. Bera da hainbeste gatazka piztu zituen euskara garbizalearen sortzaile eta bultzatzailea eta Azkue eta Unamuno lehiakide zituela Bizkaiko Aldundiak atera zuen Bilboko Instituturako euskara katedrarako hautagai ere izan zen 1887an.

Sabin Etxea
Sabino Arana (alor politikoa soilik, linguistikoaz luze mintzatzen denik ez dut topatu).

1 Comment more...

Unamunoren sortetxea

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Bilboko Alde Zaharrean dagoen Erronda kaleko 16. zenbakian jaio zen 1864. urtean Migel de Unamuno y Jugo pentsalaria, etxe honetan alegia.

Miguel Unamuno

OLYMPUS DIGITAL CAMERA


“La Cava” etxeak

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Bilbon, Deustuko Unibertsitateen etorbideko 10.ean, Deustoko Unibertsitatearen eskuinaldean justu daude La Cava etxeak, ezkerretik eskuinera, Ibarra eta Villalongakoa. Bizkaiko burgesiaren erakusgarri dira eta 1869. urtean eraiki zituen Gabriel María Ibarrak. Etxeak eraiki eta bi urte beranduago, 1871an, Villalongakoan, hots, eskuinekoan, bere biloba jaio zen: Julio-Gabriel Ospin-Urkixo Ibarra Goikoetxea Aranbarri, guretzat Julio Urkixo euskalari ezaguna. Alboko etxean, Ibarran, Rafaela Ibarra bizi izan zen, Julioren izeba, 1984an beatifikatua eta kanonizatze bidean. Gaur egun etxe horiek monjen esku daude eta eskuinekoa nesken ikasle-egoitza da; noski, atean dagoen oroigarriak soilik Rafaela Ibarra aipatzen du, inolaz ere ez Julio Urkixo.

Julio Urkixo (PDF)

OLYMPUS DIGITAL CAMERA


Gabriel Arestiren sortetxea

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Bilboko etxe honetan sortu zen 1933an Gabriel Aresti Segurola poeta, Barroeta Aldamar kaleko 2 zenbakian, 6. pisuan dauden ganbaretan hain zuzen ere. Ez du horren inolako oroigarririk. Udaletxea ikusten da etxe honetatik, ibaiaren bestaldean.

Gabriel Aresti

OLYMPUS DIGITAL CAMERA


  • Kategoriak

  • Copyright © 1996-2010 Euskargazki. All rights reserved.
    iDream theme by Templates Next | Powered by WordPress
    Tresna-barrara saltatu