Bereterretxen harria

Ezpeldoi (1)

Euskal Herriko kantu epiko ezagunenetarikoa da Bereterretxe, besteak beste Mikel Laboak kantatu baitu. Jean de Jaurgainek eta Sallaberryk eman zuten istorioa ezagutzera.

Bereterretxen harria (1)

Bereterretxen harria (2)

Auñamendi

Bereterretxe Auñamendi

Kantuak Bereterretxe agramondarraren heriotza kontatzen digu, Leringo kondearen eskutik (XV. mendea). Bereterretxe Ezpeldoia izeneko etxean hil zuten, kantuan ageri den bezala. ezpeldoiko gunean oraino etxea eta Bereterretxeren hilarria atxikitzen dira, azken hau oso goera kaskarrean. Datozen argazkietan ikus daitekeenez, etxeak Xiberoko etxalde tradizionalaren itxura du: etxearekin batera, ikuilua, zerritegia, ikuztegia eta idortegia dituelarik.

Ezpeldoi (2)

Ezpeldoi (3)

Ezpeldoi (6)

 

Ezpeldoia (4)

Ezpeldoi  (5)

Bertara ailegatzeko, hainbat modu bada, baina ez da aise. Modurik ezagunen eta erosoena honakoa da: Atharratzetik hegoaldera abiatu, eta Onizegainetik Lexantzüra abiatuko gara. Herria zeharkatu eta Lexantzümendi mendia ezker dugularik, Etxebarrerako bidea hartuko dugu. Bidetik goazela, Lexantzümendiren magaletik, mendia ezker eta Etxebarre eskuin izanen dugu. Mendia pasa bezain laster eta Etxebarrera heldu baino lehen, mendi pista bat ateratzen da errepidetik ezkerretara, aldapa gora. Bertan seinale bat dago “Ezpeldoia” dioena. Malda hori igo eta 300 bat metrotara aurkituko ditugu etxea eskuin eta hilarria ezker.

Cantar de Bereterretxe (Wikipedia)