Araba

Henrike Knörr euskalariaren hilobia

knorrobi

Gasteizko Santa Isabel hilerrian datza Henrike Knörr Borràs (Tarragona, 1947/03/02-Gasteiz, 2008/04/30) euskalaria. Familia ezagun bateko kide, berak euskararen ildoa jarraitu zuen.

                   knorr_01
Iturria: Plazaberri

Apaiz bidea hartu zuen lehenik baina Filosofiara pasa zen gero eta Euskal Filologian izan zen doktore. Euskara irakasle izan zen Gernikan eta Gasteizen. Koldo Mitxelenaren eskutik Euskal Herriko Unibertsitatearen sortzaileetarik dugu eta horri estuki loturik ibili zen zendu zen arte, irakasle gogotsu eta kudeatzaile moduan. Berandu euskaldundu bazen ere, euskararen alde langile nekaezina izan da eta mordoka artikulu eta liburu plazaratu ditu horren harira, hizkuntzalaritzaz (bereziki onomastikaz) gain, baita literaturan eta etnografian ere. Merezimenduz izendatu zuten Euskaltzain oso eta Euskaltzaindian zein beste erakude askotan ere kargu andana bete zituen.

Zuzenean ezagutzeko zortea izan nuen eta bereziki markatu ninduen. Kutsakorrak dira bere dohainak: nekaezina, polifazetikoa, alaia, eskuzabala, bromazalea, kaotikoa! topikoak dirudite, baina aise datorkit burura adjetibo bakoitzari bikain dagokion anekdota eta bizipena. Tamalez batzuek joan zen arte ez zituzten ezaugarriok ikusten jakin edo ez zituzten ordura arte goraipatu.
knoraitzinknorgibel

Hilobia, esan bezala, Gasteizko Santa Elisabet hilerrian dago, Tomas Zumarraga dohatsuaren kalearen erdialdera. Kale hori hilerriaren amaieran dago, iparreko aldean: Zaramaga kalearen paraleloa da, Arriagako atea kalearen izkinean.

Informazio gehiago:


Lazarragaren dorretxea

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Larrea herriko dorretxe honetan sortu zen Joan Perez de Lazarraga XVI. mendearen azken herenean, eta  eta bertan hil 1605ean. Gazte zelarik idatzi zuen gaur altxor kontsideratzen dugun gai ez erligiosoko eskuizkribua, ustez Arabako euskararen lekuko dena.

Etxea ikustea sobera zaila ez bada ere, bertaraino ailegatzen jakin behar da: Elizaren kanpandorre ondotik abiatzen den errepidea hartuta, segituan zuzen jarraitzeko edo eskuinera jotzeko aukera izanen dugu. Bada, eskuinetara egin beharko dugu. Bide honek 180ºtako bira egiten du eta etxearen atzealdea ikusiko dugu segituan. Aurrealdea ikusteko bidea jarraituko dugu, bertan bukatzen delarik. Gaur egun dorretxeak baserria du itsasirik, eta alboko ateak 1 zenbakia du.

Joan Perez de Lazarraga

OLYMPUS DIGITAL CAMERA


  • Kategoriak

  • Copyright © 1996-2010 Euskargazki. All rights reserved.
    iDream theme by Templates Next | Powered by WordPress
    Tresna-barrara saltatu