Alexander Tapia Perurena

Alexander Tapia Perurena idazlearen sortetxea

Alexander Tapia Etxe

Iruñeko etxe honetan etorri zen mundura Alexander Tapia Perurena (Iruña, 1899/08/11-Iruña, 1957/05/21?) euskal idazlea. Gerra aurreko poetetarik bat dugu Alexander.

Sortetxea Nabarreria kaleko 11.ean dago.

Ikusi halaber:

EUSKARGAZKI (2009/04/25): Alexander Tapia Perurena poetaren hilobia

Alexander Tapia Perurena
Alexander Tapia Perurena (PDF)


Alexander Tapia Perurena poetaren hilobia

tapiaperurena

Alexander Tapia Perurena (Iruña, 1892/8/11-11?/5/1957) olerkaria Iruñeko San José hilerrian, Biritxitun, dago  lurperatua familiaren panteoian. Gerra aurreko poetetarik bat dugu. Bere heriotza data ez omen dago argi, hilobian maiatzaren 5a heldu da baina besteetan 11 edo 21a ageri da.

Tunba aurkitzen erraza da. Hilerriko sarrera nagusitik sartu, ekiladetik beraz, eta ezker egin behar dugu, hegoaldeko paretaren kontra tupust egin arte. Pareta ezkerrean dugula, ekialdetik mendebaldera doan bidea jarraituko dugu eta halako batean gure eskuinetara izanen dugu hobia.

*OHARRA: Familiaren intimitatea gorde nahian gainontzeko lurperatuen izenak ezabatu egin ditugu.

Alexander Tapia Perurena
Alexander Tapia Perurena BIDEGILEAK (PDF)


  • Kategoriak

  • Copyright © 1996-2010 Euskargazki. All rights reserved.
    iDream theme by Templates Next | Powered by WordPress
    Tresna-barrara saltatu