Piarres Lafitte (Luhuso 1901-Baiona 1985) apaiza etxe honetan sortua da: Luhusoko Salaberrian. Beloken ikasi zuen apaizteko, Xiberoan ere egon zen, Okzitaniako Tolosan… Hainbat euskal kazeta sortu zituen eta liburuak ere idatzi, gramatikaren eta batez ere literaturaren inguruan. 1949an euskaltzain oso izendatu zuten eta euskara batuaren sorkuntzan eragin zuzena izan zuen.

Etxea herriko sarreran dago, Itsasutik heldu bagara. D918 bidetik etorrita eliza aldera sartzeko ezkerrerako bidegurutzea hartu, eta berehala ikusiko dugu, eskuinetara.

Etxe honetan sortua da

Piarres Lafitte kalonje

eskualtzaina

Mendeurrenean Euskaltzaindiak

2001-09-21

Gehiago jakiteko: