alemanen etxea

Legazpiko etxe honetan sortu zen Gerhard Bähr Daacke (Legazpi, 1900/05/06-Berlin, 1945/04/27), Udana auzoan hain zuzen.

Familia alemanekoa, aita Legazpiko meatzeetako zuzendari izendatzean bertara joan zen eta han sortu zen Gerhard. Haurtzaroa han eman zuen eta gaztaroan Alemanian ikasi zuen, kimika ikasketak egiteraino. Lehen Mundu Gerraren ondoren Legazpira itzuli zen eta orduan hasi zen bere euskararenganako zaletasuna: hizkuntzekiko erraztasun horrek (hamabost bat zekizkiela esan izan da) oso goizetik Vinson, Urquijo, Schuchardt, Eleizalde eta beste hizkuntzalari zenbaitekin harremanetan ezarri zuen. 1921etik aurrera, Euskaltzain urgazle izendatuta, Alemaniara itzuli zen ikasketekin jaraitu eta lanean hastera, baina ez zuen Euskaltzaindiarekin zuen harremana eten eta Euskal Herrira sarri itzuli zen. Bigarren Mundu Gerra hasi zenean Bahr Nazien alderdian ibili zen eta “División Azul“-endako interprete lanak burutu zituen. 1945ean Aliatuen tropak Berlinen sartu zirenean galdu zen betiko Gehrard Bähren arrastoa.

RIEV
en, Euskal Esnalean edo Euskeran artikulu franko idatzi zituen eta gipuzkeraren aditzari buruz materiala bildu. Bere doktoreko tesia euskararen eta iberieraen arteko konparaketa da, 1940an aurkeztua. Azkueren eskariei jarraiki, Schuchardten lan zenbait itzuli zituen. Horrezaz gain, Schuchardt-en biografia ere idatzi zuen, lexikografia lanak burutu, etab., maiz Euskaltzaindiak emandako beken bidez.

              gerhard bähr
Iturria: Zingizango

Eraikina “Alemanen etxe” gisa da ezaguna eta 1891-2 urteetan eraiki zuen Gerharden aitak. Bertan bizi izan ziren aitak Lehen Mundu Gerraren ondotik lanpostua galdu zuen arte. Esan bezala, etxea Udana auzoan dago, Oñatira bidean eskuin aldean, GI-2360 errepide ertzean baina nahiko ezkutatuta. Helbide ofiziala Telleriarte 29 du.

Gehiago jakiteko: