Archive for martxoa, 2010

Adio Joxemi

danzante

Joxemiel Bidador joan zaigu. Ostiralean eri zelako berria jakin nuenetik ezinago urduri eta deseroso egon naiz, telefonoari begira, edozein berriren esperoan. Esperantzak eskasak ziren, baina auskalo… halere, joan da.

Momenturik okerrenean, beti bezala, bere beharra inoiz baino gehiago somatzen nuen unean. Gauza asko nituen berari esateko, berarekin diskutitzeko. Bere gogoa eta bihotza betetzen zuten kultura eta hizkuntzak nireak ere betetzen ditu: pentsa zenbat eztabaidagai…

Baina aurreragorako utziko ditugu.

Ikusarte adiskide


Florencio Ansoleagaren hilobia

DSCF0547

Iruñean sortu zen Florencio Ansoleaga Elizondo (Iruña, 1846/10/27-Iruña, 1916/02/28). Atzo izan zen heriotzaren urteurrena. Oso ezaguna da Ansoleaga Iruñean arkitektu famatua ian zelako eta bereak direlako Iruñeko arkitektura enblematiko zenbait (Aldapako San Ferminen basilika, Merkataritza Ganbara, San Lorentzo eliza, Karmeliten komentuaren ataria, Diputazio jauregiaren lorategi eta artxibo zaharra, eta abar luze bat). Izendapen eta sari asko jaso zituen bere lanagatik.

ansole_01

Aitzitik, ez da horren ezaguna bere euskaltzaletasuna. Gatikako aita eta Goizuetako ama zituen arkitektu hau, Asociación Euskara de Navarraren eta Lau-buru egunkariaren sortzaileetarik bat da, garaiko mugimendu erromantikoaren barnean.

Iruñeko San José hilerrian, Biritxitun dago ehortzia, familiaren panteoian. Tunba Kanposatuaren erdialdean dago, baina ez dut zehazki gogoratzen non.

Informazio gehiago:


  • Kategoriak

  • Copyright © 1996-2010 Euskargazki. All rights reserved.
    iDream theme by Templates Next | Powered by WordPress
    Tresna-barrara saltatu