Berriz ere ustekabean pasa zait… Joan den abenduaren 5ean Euskargazkik bere hirugarren urteurrena bete zuen. Nahi baino mantsoago izan arren, argazkiak sartzen jarraitzen dugu. Honako mapan dituzue orain arte sartutakoak:

http://www.tagzania.com/bigmap/user/euskargazki/

Bide batez, erronkariko gabon kanta honen bidez, urte berri on denei:

Gaiare gai ona!
Sortu da Jein ona;
iguzkitik datorke
ekusteko birtute,
Ogi xuria ostiarako,
ardau ona kalitzeko:
ketan bietan konbertitruk
Jesukristo goretako.
Oilarra txuria mundutik,
ainguru onak zeuritik,
gore Jesukristo Jeinaren
grazia mundu guzutik."

Iturria: Euskomedia