Joseph Augustin Chaho Lagarde idazlea (Atharratze, 1811ko urriaren 10a – Baiona, 1858ko urriaren 23a). Batzuentzat euskal nazionalismoaren lehen printzen adierazle da idazle erromantiko hau. Gurera bihurtuaz, euskarazko Ariel aldizkaria sortu zuen, eta Etudes grammaticales sur la langue euskarienne idatzi zuen Abbadierekin batera.
Baionako Saint Léon hilerrian dago lurperatuta. Hilerria koxkor xamarra da eta, ni bezala, bila eta bila egon nahi ez baduzue, haratx datu batzuk tunba aurkitzeko. Hilerriak bi sarrera ditu, Baltet Karrikatik edo Monseigneur Gieure karrikatik. Baltetetik sartu behar dugu, hots, iparraldetik. Ate horretatik sartuta eta hilerria iparretik hegora zeharkatzen duen bidetik bagoaz, ezkerraldeko tunben artean bilatu behar dugu. Bide nagusitik kalexkak ateratzen dira: bost kontatu behar ditugu, beraz, bosgarren kalexkan, ezker hartu. Kalexkaren erdialdera dago tunba eta Xahoren aurpegia Baionako katedralera begira dago.
Loturak:
14 abendua, 2008 on 20:14
Eta inportanteena ahiztu jatak: La lègende d´ Aitor.
Nire izenagatik jakina 😉
14 abendua, 2008 on 23:01
jajaja egia… dena den Chahok ateismoa bultzatu zian, beraz, hire izena eta abizena elkartzeko arazoak….