Archive for abendua, 2008

Roland Barthesen bizilekua

Roland Barthes bizilekua

Roland Barthes (Cherbourg, 1915eko azaroaren 12a – Paris 1980ko martxoaren 26a) semiologilari eta literatur kritikari ezaguna Ahurtiko etxe honetan bizi izan zen. Etxea aurkitzea ez da zaila: eliza aurrez aurre dugula, eskuin aldetik joko dugu Kale hori hartu bezain laster ezkerraldetik aldapa bat jeisten dela ikusiko dugu. Aldapa hori (Allée du Campas da aldaparen izena)  jeitsi eta ezker aldeko lehen etxea da.

Loturak:


Roland Barthesen hilobia

Barthes 1

Roland Barthes (Cherbourg, 1915eko azaroaren 12a – Paris 1980ko martxoaren 26a) mundu mailan ezaguna da estrukturalismoaren barnean literatur kritikarako egindako proposamenengatik. Semiologiaren ildotik, testu baten interpretazio zuzen bakarra egilearena ez dela defendatu zuen. Gaztetan Euskal Herrian ibili zen eta Ahurtin erretirorako etxe bat erosia zuen: herrian bertan izan zen lurperatua.

Tunba herriko hilerrian dago, elizari bizkarra emanez sartu eta ezkerraldean. Oso hobi sotila du eta beran jartzen duena irakurgaitz xamarra da: Roland barthes 1915-1980. Amarekin batera dago lurperatua.

Barthes 2


Loturak:


Agosti Chahoren hilobia

Chaho


Joseph Augustin Chaho Lagarde idazlea (Atharratze, 1811ko urriaren 10a – Baiona, 1858ko urriaren 23a). Batzuentzat euskal nazionalismoaren lehen printzen adierazle da idazle erromantiko hau. Gurera bihurtuaz, euskarazko Ariel aldizkaria sortu zuen, eta Etudes grammaticales sur la langue euskarienne idatzi zuen Abbadierekin batera.

Chaho 1

 

Chaho 2

 

Chaho 3

Chaho 4

Baionako Saint Léon hilerrian dago lurperatuta. Hilerria koxkor xamarra da eta, ni bezala, bila eta bila egon nahi ez baduzue, haratx datu batzuk tunba aurkitzeko. Hilerriak bi sarrera ditu, Baltet Karrikatik edo Monseigneur Gieure karrikatik. Baltetetik sartu behar dugu, hots, iparraldetik. Ate horretatik sartuta eta hilerria iparretik hegora zeharkatzen duen bidetik bagoaz, ezkerraldeko tunben artean bilatu behar dugu. Bide nagusitik kalexkak ateratzen dira: bost kontatu behar ditugu, beraz, bosgarren kalexkan, ezker hartu. Kalexkaren erdialdera dago tunba eta Xahoren aurpegia Baionako katedralera begira dago.

Loturak:

 


  • Kategoriak

  • Copyright © 1996-2010 Euskargazki. All rights reserved.
    iDream theme by Templates Next | Powered by WordPress
    Tresna-barrara saltatu