Archive for abuztua, 2007

Dominique Joseph Garaten hilobia

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Dominique Joseph Garat Hiriarte Baionan sortu zen 1749ko irailaren 8an eta Basusarrin hil 1833ko abenduaren 9an. Abokatu, kazetari eta filosofo hau Lapurdiren ordezkari, diputatu hautatu zuten eta geroago ministro izatera ailegatu zen. Gerora Napoleonek senatari eta konte izendatu zuen. Orduan idatzi zuen bere obra, Recherches sur le Peuple Primitif de l´Espagne, sur les révolutions de cette Peninsule, sur les Basques Espagnols et Francais, zeinean Napoleoni Euskal Herri osoa batzea aholkatzen zion Fenizia Berria izenpean (orduan euskaldunen feniziar jatorrian sinesten zen) eta Frantziar Inperioaren pean, jakina. Proposamena ez zen aurrera atera Enperadoreak boterea galdu baitzuen. Frantziako Akademiako kide ere izendatu zuten.

OLYMPUS DIGITAL CAMERALe comte Garat, commandeur de la Legion d’Honneur, membre de l’assamblé constituante de l’Academie Française, ambassadeur, ministre, sénateur. Né le 8 septembre 1749. Decedé le 9 decembre 1833

Uztaritzen du familia honek jatorria eta bertako hilerrian dago panteoia, non Joseph Dominiquez gain beste familiako askok deskantsatzen duten. Hilerria Uztaritzetik abiatuz, D932 errepidearen bestaldean dago.

Dominique Joseph Garat


Maurice Ravelen sortetxea

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Maurice Ravel (Ziburu 7-3-1875, Paris 28-12-37) flandriar estiloko Ziburuko etxe honetan, gaur egungo Ravel kaiaren 12.ean, jaio zen. Musikari eta konpositorea izan zen eta nazioartean ezaguna egin zen bere konposizioengatik: bereziki denentzat ezaguna da Ravelen Boleroa. Musika genero ia guztiak landu zituen eta Frantziako musikaririk ospetsuena izatera ailegatu zen.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Etxea, esan bezala, estilo flandriarrekoa da eta inguruko euskal estiloko etxeetatik desberdintzen da. Ziburuko kale nagusian dago, ibaiaren ertzean eta elizaren aurrean, beraz aurkitzen erraza da. Bertan dago Ziburuko turismo bulegoa.

Maurice Ravel

          OLYMPUS DIGITAL CAMERA
(“Etxe honetan jaio zen Maurice Ravel 1875ko martxoaren 7an”)


Villa Arnaga: Edmond Rostand

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

(Oharra: Etxea kanpotik ikusi ahal izateko eta lorategietan egoteko, pagatu beharra dago. Nik ez nuen astirik izan bisita egiteko eta argazki hau kanpoko kartelari atera nion. Barka kalitate txarra)

Edmond Rostand (Marsella 1-4-1868, Paris 2-12-1918) Frantziako autore dramatiko ezaguna da. Frantsesez idatzi zuen (bere obra ezagunena Cyrano de Bergerac da) eta ez zuen bere obrak euskararekin eta Euskal Herriarekin zerikusi handirik izan, halere, deskantsatzeko gure lurrak maite zituela ematen du. Horregatik Akademia Frantseseko kide izatera ailegatu zen honek Arnaga etxea eraiki zuen Kanbon, Docteur Alexandre Camino etorbidean. Joseph-Albert Tournaire arkitektuaren diseinua da eta 1906erako bukatua zen obra. Arraga ibaia pasatzen da hortik eta Rostandek bere etxeari izen hori eman nahi izan zion, baina fonetika frantsesarendako ahoskagaitza izanik, aldaketa ttiki bat sartu zion toponimoari, Arraga Arnaga bilakatuz.

Edmond Rostand

Arnaga: webgune honetan argazkiak eta planoak daude

Edmond Rostand eta Arnagaren lagunen elkartea

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA


Euskaltzaleen Biltzarraren sorlekua

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Hendaiako etxe honetan, Herriko Etxe zaharrean egin zen Euskaltzaleen Biltzarra sortzeko bilera, 1901eko irailaren 16an. Oraino dirauen elkarte honek batik bat Iparraldean euskara sustatzeko xedea du eta bere historian zehar literatur-lehiaketak, argitalpenak eta materiale didaktikoak burutu ditu. Kide oso ezagunak izan ditu: Martin Landerretxe, Arturo Campion, George Lacombe, Zaldubi, Jean Etxepare, Louis Dassance, Telesforo Monzon, Piarres Lafitte, Piarres Xarriton

Esan bezala, eraikin hau Hendaiako Herriko Etxe ohia da eta hain justu oraingo Herriko Etxearen aurre-aurrean dago, Errepublika plaza eta Askatasunaren  kalearen kantoian.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA


Pedro de Yrizarren sortetxea

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Azkoitiko Zubieta dorrean, Palacios eta Iribe jauregia ere deituan, sortu zen Pedro de Yrizar Barnoya (1910-2004), ingeniari, musikari, euskalari eta euskaltzaina.

Jauregia XVIII. mendetik da Palacios eta Yrizartarren jabetzakoa eta sortzez gotikoa bada ere (XII-XIII. mendeak, a)ldaketa franko jasan ditu eraikinak. Etxea Balda Plazan dago, zubiaren ondoan, Klara Donea kaleko 2. ean hain zuzen.

Pedro de Yrizar (PDF)


Bakhar-Etchea: Pierre Loti hil zen etxea

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Hendaiako Rue des Pêcheurs-eko etxe honetan, Bakhar-Etchean, hil zen Louis Marie Julien Viaud Pierre Loti (Rochefort 1850-Hendaia 1923). Sortzez frantsesa zen eta frantsesez idatzi zuen bere obra, frantziar estatuko idazle ezagun eta Frantziako Akademiako kide bilakatzeraino. Honetaz gain, Hendaiako emakume batekin ezkondu zen eta horren eraginez, 1897. urtean Ramuntcho obra ezaguna idatzi zuen, non euskal ohiturak eta ikuspegi tradizionala pilotari baten eskutik agertuko dizkigun.

De Gaulle generala kaletik joanez,  Pêcheurs eta Pierre Loti kaleak elkartzen diren tokian berean topatuko dugu etxea. Txingudiko badiaren gain-gainean dago eta bertatik kaira eta hondartzara jeisteko bidea dago.


Pierre Loti (frantsesez)

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Dans cette maison mourut Pierre Loti le dix juin 1923” (Etxe honetan hil zen Pierre Loti 1923ko ekainaren hamarrean)


  • Kategoriak

  • Copyright © 1996-2010 Euskargazki. All rights reserved.
    iDream theme by Templates Next | Powered by WordPress
    Tresna-barrara saltatu