Archive for uztaila, 2007

Nemesio Etxanizen sortetxea

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Azkoitiko etxe honetan, Kale Nagusiko 53.ean hain zuzen, jaio zen 1899ko abenduaren 19an Nemesio Agapito Etxaniz Aranbarri, Donostian 1982ko urtarrilaren 27an zendu zena. Apaiz honek asko idatzi zuen euskaraz: antzerkia, poesia…. Etxanizena da, esaterako, Antoni eta Anton kanta ezaguna. Euskaltzain urgazle eta gero ohorezko izanagatik, ez zuen euskara batua sobera begiko, bere sortetxearen aurrealdean dagoen oroigarriak iradokitzen duen gisan, izan ere, 1987koa da, baina Euskerazaintzak ezarri zuen, Sabino Aranaren ortografiaren eragin nabaria duelarik.

Nemesio Etxaniz (PDF)

OLYMPUS DIGITAL CAMERA


Insausti jauregia

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Azkoitiko jauregi honetan jaio zen  Xabier Maria Munibe Idiakez Peñafloridako VIII. kondea (Azkoitia 1729-Bergara 1785). Ilustrazioaren eraginez, Azkoitiko Zalduntxoen sortzailea (1764) eta gero Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País sortu zuen, euskal kulturan eragin handia izan duen elkartea, eta oraino bizirik dena. El Borracho burlado eta Gabon sariak gaztelania eta euskara nahasiz idatzitako obrak ere bereak dira.

Jauregia Azkoitian berean dago, Julio Urkijo kaleko 25.ean, eta Izpiritu deuna ermita du bere lorategiaren barnean. Ataburuan honako inskripzioa irakur daiteke: “A Dn Xavier Mª de Munibe conde de Peñaflorida las Sociedades Economicas de Amigos del Pais 1729-1929”.

Peñafloridako kondea

OLYMPUS DIGITAL CAMERA


Pedro de Yrizarren hilobia

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Pedro de Yrizar Barnoya (1910-2004) ingeniari eta euskalari azkoitiarra hemen dago lurperaturik, Yrizartarren panteoi den Aingeru Goardakoaren elizatxoan hain zuzen. Elizatxoa Villarreal familiak XVIII. mendean eraikiarazi zuen. Pedro de Yrizarrek musikan eta ingeniaritzan lan handiak egiteaz gain dialektologian batik bat lan bikainak ere ondu zituen.

Egurbide-ola izeneko baserri handi eta eder bat
en ondo-ondoan dago elizatxoa, baina herritik kanpo, Urrategi auzoko 29.ean. Azkoitiatik atera eta Elgoibarrerako bidea harturik, berehala errepidean bertan ezkerretara ikusiko ditugu bai baserria bai eliza.

Pedro de Yrizar


Piarres Lafitteren hilobia

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Piarres Lafitte (Luhuso 1901-Baiona 1985) apaiza aski ezaguna da euskalaritzaren munduan. Luhusoko Salaberrian sortua, Beloken ikasi zuen apaizteko, Xiberoan ere egon zen, Okzitaniako Tolosan… Hainbat euskal kazeta sortu zituen eta liburuak ere idatzi, gramatika eta batez ere literaturaren inguruan. 1949an euskaltzain oso izendatu zuten eta euskara batuaren sorkuntzan eragin zuzena izan zuen.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Biografia gutxitan aipatzen da halaber, bere gorpua Ustaritzeko hilobian lurperaturik dagoela, Uztaritzeko edo Uztaritzen aritutako beste apaiz eta kalonjeekin batera. D932 errepidetik goazelarik, Ustaritzeko heria ezkerretara utzirik, eskuinetara dago hilerri hau.

Bidegileak: Piarres Lafitte (PDF)

Piarres Lafitte

OLYMPUS DIGITAL CAMERA


Abbadia gaztelua

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Gaztelu zoragarri hau Antoine Thompson d’Abbadie (1810-1897) euskaltzale ezagunak eraikiarazi zuen 1862 eta 1870 urteen artean, Eugène Emmanuel Viollet-le-Duc arkitektuaren gidaritzapean. Domeinu osoa erosi zuen Hendaian eta bertan jauregia eraikiarazi.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Antoine d’Abbadie kulturaren mezenas bat izan zen, euskararen defendatzaile sutsua, berak antolatzen zituen Lore Jokoak. Gainera mundu osoan zehar bidaiatu zuen, eta gazteluaren dekorazioa bere bidai exotikoen eta jatorri irlandarraren isla dira, bestalde, astronomia behatoki bat dago gazteluan.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Gaztelua egun Frantziako Zientzi Akademiarena da, baina bisita daiteke. Urruña eta Donibane Lohitzuneranzko bidea hartuta kostaldetik, Hendaiatik atera bezain alster ezkerretara ikusiko dugu gazteluaren sarrera, Route de la Corniche delakoan.

Lotura zenbait:

Abbadieren biografia ttiki bat
Euskal Wikipedia: gazteluaren deskribapen onaç
Antoine d’Abbade fundazioa
Bidegileak: Anton Abbadia (PDF)
Abbadiako lagunak elkartea

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA


  • Kategoriak

  • Copyright © 1996-2010 Euskargazki. All rights reserved.
    iDream theme by Templates Next | Powered by WordPress
    Tresna-barrara saltatu