Archive for urtarrila, 2007

Joaquín Lizarragaren sortetxea

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Elkanoko etxe honetan sortu zen 1748ko irailaren 17an Joaquín Lizarraga, eta 1835ko urtarrilaren 20an zendu. Bizitza osoan bere herriko apaiz izandako hau da XVIII. mendean Nafarroak izandako euskal idazle bakarra. Bere testuen balioa ez da literarioa, baizik eta dialektologiko eta soziolinguistikoa, egun galdua den Elkanoko eta Iruñea inguruko euskararen berri ematen digulako.

Etxea aurkitzea erraza da. Migelena du izena eta Lizarragaren hilobia gordetzen duen herriko elizaren plazan berean dago, hain zuzen ere Errosario karrikaren 12. zenbakian (kasu, hau bezalako herri txikietan kale guztiek izan berbera baitute: Errosario). 1960ko hamarkada arte Lizarragaren ondorengoak bizi izan ziren bertan, gero abandonaturik egon zen. Egun berriz ere bere dotoretasunaz goza dezakegu, berritua baitago. Ataburuan kaliz bat, gurutze bat eta 1603ko urtea daude zizelkaturik.

Joakin Lizarraga

OLYMPUS DIGITAL CAMERA


Larresoroko seminarioa

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

1733, urtean Jean Dagerrek sortu zuenetik, XX. mende hasiera are, euskal kultura eta letren erreferentzia izan da ikastegi hau. Uztaritze eta Kanbo lotzen dituen errepidetik abiatu, eta Larresorora sartzeko errotonda bat topatuko dugu. Errotonda horretatik seminarioa ikusten da, muino baten gainean (argazkia bertatik aterata dago).

Bertan ibilitakoak dira: Jean Hiriart-Urruti (PDF) irakasle ere izana, Jules Martin Moulier “Oxobi” (PDF) Charles Beccas, Gratien Adema “Zaldubi”, Salvat Monho, Jean Baptiste Elizanburu, Dominique Garat, Frantsen d’Arhan, Jean-Pierre Armand-David, Jean-Pierre Duvoisin, Jean Barbier  irakasle ere izana, Antoine Abadia (PDF) irakasle, Bernard Larregi irakasle, Martin Duhalde irakasle, Jean Robin irakasle, Jean Ybarnegaray, Frantzisko Laphitz, Andre Baratziart irakasle, Maurice Harriet irakasle, Jean Etxepare medikua, Martin Landerretxe, Jean Saint-Pierre, Jean Elizalde “Zerbitzari”, eta abar.
Larresoroko seminarioa


Beñat Etxepareren sortetxea

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Sarrasketako Etxeparia dugu irudietan. Hau dateke Beñat Exepareren ustezko sortetxea. Idazle handi honek idatzi zuen 1545an euskarazko lehen liburu famatua.

Etxea ez da aurkitzen erraza, nahiz Sarrasketa oso herri txikia izan, Duzunaritze herriarekin udalerria osatzen duena. Gauzak horrela, Duzunaritze pasa eta Sarrasketan sartu bezain laster, ezkerretara jo behar da Etxartia dioen seinaleari jarraituz. Aldapatxoa igo eta hor aurkituko dugu. Tamalez, egin dioten erreformaren ondorioz, hesiak ez digu etxearen aurrealdea ikusten utziko, hortik topatzeko zailtasuna.

Beñat Etxepare

OLYMPUS DIGITAL CAMERA


Arturo Kanpionen sortetxea

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Politikari, idazle, euskalari eta  historialari polifazetikoaren sortetxea. Iruñeko Alde Zaharraren erdi-erdian dago, Udaletxe plaza eta Gaztelu plaza lotzen dituen Txapitela kaleko 11. zenbakian alegia. Gezurra badirudi ere, etxean ez dago honen oroigarri den inolako inskripziorik.

Arturo Kanpion (PDF)

OLYMPUS DIGITAL CAMERA


Baionako Euskal Museoa

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Baionan, Kortsarioen kaia kaleko 37 zenbakian Dagourette etxean kokatua dago, Errobiren ertzean Marengo zubiaren ondoan. Museoaren liburutegi bikaina eta beste, ordea, argazkian atzekaldean “ikusten” (eskuineko kalearen ezkerreko teilatuen gainetik, dorre marroi bat) den  Gaztelu Berrian aurkituko dugu.

Gauza jakina da historia handiko museo honek euskal hizkuntza eta kulturaren ikerketetan zenbaterainoko garrantzia duen.

Musée Basque (gunea ez dago euskaraz!!)


  • Kategoriak

  • Copyright © 1996-2010 Euskargazki. All rights reserved.
    iDream theme by Templates Next | Powered by WordPress
    Tresna-barrara saltatu