Archive for abendua, 2006

Georges Hérelleren bizilekua

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Baiona Handiko etxe honetan bizi izan zen Georges Hérelle itzultzaile eta humanista, Vieille-Boucherie Karrikaren 23an hain zuzen. Guretzat bereziki garrantzitsua izan zen herri antzerkiaz egindako ikerketak direla-eta.

Georges Hérelle

OLYMPUS DIGITAL CAMERA


Jaurgainia etxea

ozaze

Ozazeko etxe noble honetan (Domec edo Jauregienia izenez ere deitua) jaio zen 1842. urtean Jean de Jaurgain historialari eta euskaltzalea. Atharratzetik Ozazerako bidea hartuta, Gamerera joateko bidegurutzean dago, gain batean (hortik izena, Jaur+gain), beraz erraza da ikusten. Bestalde, etxe honetakoa omen zen kantari famatu batek ezagutzera emandako XVI. mendeko kantuko alaba.

Jean de Jaurgain


Erdoy etxea

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Donapaleuko etxe noble honetara ezkondu zen Arnaud Oihenart abokatu, idazle, historialari eta euskalari ezaguna. Etxe hau aurkitzea erraza da: elizaren ateari sorbalda eman aurrez aurre kale zuzen bat ikusiko dugu. Oihenart kalea da. Horretatik zuzen jarraitu eta kale honen bukaeran, Palace de Justice kalearekin izkinan topatuko dugu. Atxearen aurrekaldea Palace de Justice kalean geratzen da, eta alboa Oihenart kalean, beraz.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Baina etxeak azpiko irudi xelebre hauek ditu bere kanpoko hormetan (ordenean, ezkerretik eskuinera eta goitik behera): Nafarroako Henrike IIa, Albreteko Joana, Nafarroako Henrike III.a, emakume baten alegoria, deabru baten alegoria eta irudi trizefalo bat (azken hau alboko horman dago, Oihenart kalekoan, beraz). Paradogikoa da, Oihenarten etxean Albreteko Joanaren irudia egotea, erregina honek urte batzuk lehenago protestantismoa bultzatu baitzuen, eta Oihenartek justu katolikotasuna. Dena den, Oihenart Nafarroako erregeei fidela zen, bistan denez.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERAOLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

 

 

 

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERAOLYMPUS DIGITAL CAMERA


Iruriko jauregia

treville

Iruriko zeharkaletik abiatu, eta elizaren pare parean aurkituko dugu jauregia (pribatua da). Jauregi honetako jauna oso boteretsua izan zen XVII. mendearen bigarren erdian. Dumasen Hiru Mosketeroak obran aipatua izan zen, Tartasek bere bigarren liburua eskaini zion eta gainera, Matalazen etsai handiena izan zen.

Iruriko Kondea: Arnaud-Jean Peyré

 

 


Axulartarren hilobia

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Sarako elizan sartu, eta aldareraio hurbilduko gara. Hura aurrean dugularik, hiru hilobi daude lurrean. Ezkerrekoa hain zuzen ere, da Axular etxekoei dagokiena. Bertan daude lurperaturik gure idazle ezaguna eta bere osaba. Hala dio inskripzioak: MONVMENT / DE MESSIEVRS / DAXVLAR / ONCLE ET NEPVEV / DIGNES CVRES / DE CE LIEV / DESCEDERENT / EN LAN / 1644 ET 1653 (Atsularreko jaunen monumentua, osaba eta iloba, leku honetako apaiz duinak, 1644 eta 1653 urtean hil ziren). Ez dezagun ahantz, bide batez, Axular “x”z idaztea garaiko grafiaren kontuak direla, eta berez Atsular behar dela irakurri.

Pedro Agerre Azpilikueta Axular

1 Comment more...

Azkueren jaiotetxea

IMG_6208
IMG_6207
Lekeitioko etxe honetan jaio zen 1864. urtean Resurrección María Azkue Aberasturi euskalari ezaguna, Apalloa kaleko 20.ean alegia. Hala dio honen erakusgarri den oroigarriak: Resurrección Mª de Azkue jauna etxe honetan jaio zan 1864-1951

(Argazkiok Katalin Casco ikaskide lekeitiarrak atera eta bidali dizkit: mila esker berari)

Resurrección Mª Azkue


Herauscorritse euskal jainkoaren harria

herausco

Atharratzetik abiatzen da Madalena mendian dagoen kaperararanzko bidea. Kapera horretan erromatar garaiko harri hau dago, honako epigrafea dakarrena: FANO / HERAVS / CORRITSE / HE.SACRM / G.VAL.VAL / ERIANVS (Fano Heraucorritse hoc erigit sacrum Gaius Valerius Valerianus=Caius Valerius Valerianusek aldare sakratu hau eraiki zuen Herauscorritseren tenplurako). Ziur aski gaur egungo kapera kristauaren leku berean egonen zen Jainko pagano honi eskainitako tenplua. Harria ermitaren barruan dago eta sarrera nagusia itxita egon ohi bada ere, alboko sarreratxoa irekirik egoten da. Harria sartua eta aurreko paretan topatuko duzue, aldareari begiratu eta ezkerraldean. Bide batez, Madalena menditik Xiberoko bailara osoa izugarri ongi ikusten da.

Armiarma.com en agertzen dena.


  • Kategoriak

  • Copyright © 1996-2010 Euskargazki. All rights reserved.
    iDream theme by Templates Next | Powered by WordPress
    Tresna-barrara saltatu