Archive for azaroa, 2006

Karrikiri etxeko ataburua

karrikiri

ataburu

Altzaiko Karrikiri etxeko XVIII. mendeko ataburu baten argazkia da hau. Tamalez landareek estalia dago tarteka, baina behekaldean inskripzio harrigarri hau irakur daiteke, nahiz eta argazkian ikusi ez : 1765cerisoago (1765 zeri so hago?)


Santa Graziren irudia

grabatua_01

Altzabehetiko elizan gordetzen da XII. mendeko grabatu hau eta J. Cazenaveren ustez, Santa Grazi dateke, pastoral bat antzezten. Irudi honetan oinarritzen du besteak beste apaiz euskaltzaleak Zuberoako pastoralen aitzinatasunaz duen teoria, beste batzuen usteen kontra.

 


Irigarai etxea

goizian
Altzaiko etxe honetan (Irigarai etxea) gertatu omen zen Goizian goizik jeiki nündüzün… dioen XVII. mendeko erromantze herrikoi ezagunak kontatzen duen istorioa Egün bereko alarguntsa izenaz ere ezagutzen da.

Mirandek idatzitako testua, erromatzean oinarrituz


Matalasen sortetxea

1161518177-img.gal4788
Mithikile herriaren erdi-erdian dagoen etxe honetan sortu zen XVII. mendean Bernard Goihenetxe “Matalas” apaiz iraultzailea. Etxeak larrain modukoa du aurrekaldean, beraz eraikina ikusteko bertan sartu beharra dago.

Etxahun Iruriren sortetxea

4_11
Etxe hau (Etxahunia) Iruri zeharkatzen duen errepidean bertan dago, eta gaur egun Allande Bordazaharre, Etxahunen seme eta herriko alkate dena bizi da bertan.

Etxahun Iruri


Joseph Agustin Chahoren sortetxea

7_04

Atharratzen dago, errepidean berean. Gaur egun hotel bat dago bertan.

Josepe Agosti Xaho

1 Comment more...

Agur denei

Orain hilabete zenbait euskal filologia, hizkuntzalaritza, literatura eta abarrekin zerikusia duen bloga sortu nuen, Euskofilia alegia. Bigarren pausoa emateko unea iritsi da.

Karreran (Euskal Filologian) ikusten ari naizenez, izen, leku, data eta gisa horretako asko azaltzen zaizkigu, eta askotan ikaskideei izugarri kostatzen zaie horiek buruan sartzea, besterik gabe, begiez sekula ikusi ez dituztelako.

Irudi batek mila hitz baino gehiago balio omen duenez, ikaskideentzako zein turismo kulturala egin nahi duen zeinahirendako, tresna nemotekniko moduko hau sortu dut. Zinez errazagoa izanen da herri bat, pertsona bat edo gertaera bat gogoratzea, irudien bitartez ikusten badugu.

Azkenik eta amaitzeko,  ohar batzuk:

1.- Ez naiz inondik ere argazkilari profesionala (ezta asmorik ere) beraz argazkien kalitatea diskutigarria izanen da askotan, halere, jakin ezazu eta oroit, hau ez dela blog artistiko bat, blog praktikoa baizik, tresna bat.

2.- Hemen plazaratuko ditudan argazkiak guztiz publikoak dira, beraz  libre da erabiltzailea berauek kopiatu, eraldatu, tamainaz eraldatu edota zeinahi lekutan plazaratzeko. Dena den, argazki bat hartzean iturria aipatzea eskertzekoa litzateke. Argazki bat(zuk) nahi izanez gero, argazkiaren sarreran bertan komentario baten bidez eskaria egin eta posta elektronikoz igorriko n(it)u(z)ke. Bestela, zuzenean kopia daiteke blogetik.

3.- Blog hau hasi berri dudanez, hemendik aurrera hartutako argazkien kalitatea hobetzen saiatuko naiz.

4.- Argazkiak atal eta azpiataletan sailkatuko ditut, bilaketak errazteko.

5.- Blogaren akatsak zuzendu edo bere edukiak handitzeko zeinahi ohar ongi etorria izanen da, baina aldaketak justifikatu beharko dira.

EKAITZ SANTAZILIA


  • Kategoriak

  • Copyright © 1996-2010 Euskargazki. All rights reserved.
    iDream theme by Templates Next | Powered by WordPress
    Tresna-barrara saltatu